Karl Vasilievitx Nesselrode (errusieraz: Карл Васильевич Нессельроде; Lisboa, 1780ko abenduaren 14a - San Petersburgo, 1862ko martxoaren 23a) errusiar politikari eta diplomatikoa izan zen. Errusiako enbaxadako arduraduna izan zen Alemanian eta Herbehereetan (1802-1807), eta Parisen (1808-1811). Garai horretan egindako lanagatik Alexandro I.ak Kanpo-arazoetako ministro izendatu zuen 1816. urtean. Nikolas I.ak aginpidea hartu zuenean (1825) Nesselrodek bere karguan jarraitu zuen. Ministroa izan zen garaian eragin handia izan zuen Errusiako politikan. 1856. urtean utzi zuen kargua Krimeako gerran izandako porrotaren ondorioz.